Ostiralean San Joan sua egingo dute Aiako plazan

Aiora Larrañaga Solaberrieta

San Joan bezpera Aian. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

22:00k aldera piztuko dute sua herriko plazan, eta suaren inguruan dantza eta salto egitera gonbidatu dituzte haur eta helduak.

Urtero bezala, ostiralean San Joan bezpera ospatuko dute Aian. 22:00k aldera piztuko dute sua herriko plazan, eta suaren inguruan dantza eta salto egitera gonbidatu dituzte haur eta helduak. Ondoren, Guraso Elkarteak txokolate beroa banatuko du bertaratzen direnen artean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide