"Aho zapore gozoarekin" eman diote bukaera Aristerrazuko erromeria denboraldiari

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Erromeria zaleei eskerrak eman dizkiete antolatzaileek, denboraldi osoan zehar erakutsi duten "gogo, afizio, borondate eta esker onagatik".

Igandean eman zioten amaiera Aristerrazuko erromeria denboraldiari, eta Andatzako Erromeria Elkartea "oso gustura" dago ikasturtean zehar erromeriak izan duen bilakaerarekin. Igande arratsaldean euri zaparradak egin bazituen ere, antolatzaileek azaldu dute euriteek ez zutela lortu Aristerrazuko festa eteterik. Hala, erromeria zaleei eskerrak eman dizkiete, denboraldi osoan zehar erakutsi duten "gogo, afizio, borondate eta esker onagatik. Denon artean osatzen dugu Aristerrazu, eta zuek indartsua egiten duzue plaza kuttun hau".

Uda garaian etenaldia egin ondoren, urrian abiatuko du hurrengo denboraldia Aristerrazuk.
 
Argazkiak: Andatzako Erromeria Elkartea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide