Eskolarteko alebin mailako palako finala irabazi dute Aizpuruk eta Zabalak. Guztira hiru partida jokatu behar izan zituzten aiarrek, larunbatean, Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Lehenengo bi partidak banaka jokatu zituzten, eta puntu banarekin berdinduta gelditu ziren. Binakako partidan, ordea, aiarrak nagusitu ziren, Olaberriko Soberon eta Mayora aurkari izan zituztelarik. 15-10 emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka.
Aizpuru, Zabala eta Arozenak txandaka jokatu dituzte eskolarteko partida guztiak; Arozenak, atsedena zuen, eta horregatik ez zen finalean izan. Hala ere, Aiako Kirol Elkartetik adierazi dutenez maila "oso ona" erakutsi du denboraldi guztian hirukoteak; txapela, beraz, hirurei dagokie.