Aiako EH Bildu alderdiko kideek herritarrekin egin nahi dute bidea. Horregatik, bilera irekiak egingo ditu hurrengo asteetan, auzoetan. Bertan taldea eta programa aurkezteaz gain, bertaratzen diren herritarren iradokizun, kexa eta ekarpenak jaso nahi dituzte.
Lau hitzordu daude iragarrita:
Maiatzak 17, asteazkena: Santio erreka 19:00
Maiatzak 18, osteguna: Andatza 19:00
Maiatzak 22, astelehena: Urdaneta 19:00
Maiatzak 24, asteazkena: Elkano 19:00
Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.