Udal eta foru hauteskundeak 2023

Aiako Batzarre Burujabetza taldea bilerak egiten ari da auzoz auzo

Andrea Zipitria 2023ko mai. 4a, 10:42

Aiako Batzarre Burujabetza.

Lehenengo aldiz aurkeztu da ABB udal hauteskundeetara, eta beraien ideiak plazaratzeko bilerak egiten ari dira auzoz auzo.

Aian Batzarre Burujabetza taldea aurkeztu da lehenengo aldiz udal hauteskundetara. Herri plataforma da ABB, eta helburu du "udaletxean hitza duen batzarre bat osatzea, herritar guztiak bozeramaile bitartez ordezkatuak izateko". 

Hala, beraien ideiak plazaratzeko asmoz bilerak egiten ari dira auzoz auzo. Hona hemen egutegia: 

Maiatzak 9, asteartea. Santioko frontoian, 20:00etan.
Maiatzak 10, asteazkena. Andatzako frontoian, 20:00etan.
Maiatzak 11, osteguna. Etxetabaila, Iruretaegia eta Laurgain auzoko kideekin, kultur etxean, 20:00etan.
Maiatzak 16, asteartea. Kurpidea, Olaskoegia eta Arrutiegia auzoko kideekin, kultur etxean, 20:00etan.
Maiatzak 18, osteguna. Kaskoko herritarrekin, kultur etxean, 20:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide