Asteburu honetan izan da 19. Landare Berezien Azoka, Iturraranen. Bada, harrera "oso ona" izan du aurtengo edizioak, eta udaletik iragarri dutenez, 6.500 bisitari pasa dira asteburu osoan bertatik.
Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik jarri dituzte beraien aleak ikusgai eta salgai. Herritarrek bildumagile espezialistau horien landare ezezagun eta bitxiak erosteko aukera izan dute.