Harrera paregabea izan du Landare Berezien Azokak aurreneko egunean

Mireia Galarza Bastida 2023ko api. 29a, 17:30

Espero bezala, asko izan dira azokara buelta bat emateko hautua egin dutenak, eta jende asko ibili da Iturrarango eremuan landareak ikusi eta erosketak egiten. Bihar ere irekita egongo da azoka, eta autobus zerbitzua ere izango da. 

Zerua lainotuta eta euri tanta batzuekin, gaur abiatu da Landare Berezien Azokaren 19. edizioa Aian. Eteneraren osteko bigarren aurrez aurreko azoka da aurtengoa, 2020. urtean bertan behera geratu zelako pandemiagatik, eta 2021. urtean birtualki egin baitzuten.

Espero bezala, asko izan dira azokara buelta bat emateko hautua egin dutenak, eta jende asko ibili da Iturrarango eremuan landareak ikusi eta erosketak egiten. Edizio honetan, Frantzia, Espainia eta Euskal Herriko 50 mintegik parte hartu dute, eta bihar ere bertan izango dira. 

Autobus zerbitzua

Azoka 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita bihar ere, eta autobus zerbitzua ere izango da, gaur bezala. Bi aparkaleku egokitu dituzte, baita Aian eta bestea Orion –Txurrukan–. Handik doako autobusak ibiliko dira joan-etorrian bihar ere. Aparkalekuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:45ean aterako da, azkenekoa 16:45ean. Azoka gunetik aparkalekuetara, berriz, azkena 18:15ean izango da. 

Trenez gerturatuz gero, Zarauzko geltokian hartu ahal izango da autobusa – joateko lehena 10:25ean eta 14:25ak bitartean ordu-erdiero izango da eta handik aurrera orduro izango da, azkena 16:25ean; azokagunetik Zarautzera bueltatzeko lehendabiziko autobusa 10:45ean izango da, orduro, eta azkena 17:45ean izango da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide