Asteburu honetan izango da Landare Berezien 19. azoka Iturrarango lorategian. Bertatik azpimarratu dutenez, bi egun horietan, sarbide bakarra Iturrarango bidegurutzetik izango da, Iturrarango Lorategi Botanikoko gainontzeko lau sarbideak itxita egongo dira; kandaduak jarri dituzte.
Bertaratu nahi dutenek lau euroko sarrera ordaindu beharko dute, dena den, hamabi urtetik beherakoek doan sartzeko aukera izango dute. Prezio horrek barne hartzen ditu: aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria eta erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta erosleak kotxea utzi duen aparkalekuko kontsignarainoko garraioa.
Autobus zerbitzua
Azoka 10:00etatik 18:00etara egongo da irekita eta bi aparkaleku jarriko dituzte: Aian eta Orion –Txurrukan–. Handik doako autobusak ibiliko dira joan-etorrian. Aparkalekuetatik azoka gunera lehendabiziko autobusa 9:45ean aterako da, azkenekoa 16:45ean. Azoka gunetik aparkalekuetara, berriz, azkena 18:15ean izango da.
Trenez gerturatuz gero, Zarauzko geltokian hartu ahal izango da autobusa – joateko lehena 10:25ean eta 14:25ak bitartean ordu-erdiero izango da eta handik aurrera orduro izango da, azkena 16:25ean; azokagunetik Zarautzera bueltatzeko lehendabiziko autobusa 10:45ean izango da, orduro egongo da baita ere, azkena 17:45ean izango delarik–.