Udal eta foru hauteskundeak 2023

"Auzoetako eta kaskoko" herritarrekin osatutako zerrenda aurkeztu du EAJk

Andrea Zipitria 2023ko api. 26a, 11:08

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako zerrenda aurkeztu du Aiako EAJk. Jon Ander Azpiroz alkategaiak nabarmendu du "ilusioa eta gogoa" izateaz gain "Aiaren alde lanerako borondatea duen herritar talde gaztea" osatu dutela.

Jon Ander Azpiroz buru duen zerrenda aurkeztu dute Aiako jeltzaleek. Azpirozek nabarmendu du "ilusioa, gogoa eta herriaren alde lan egiteko prest dagoen talde gaztea" osatu dutela udal hauteskundeetarako. Aia, "herri bizi bat izatea" nahi dute, eta etorkizunerako erronkei aurre egiteko, "elkarlanean" oinarrituko direla. Halaber, "auzoak biziberritzeko" konpromisoa hartu dute, eta "gure herria den bezalakoa baserritarrengatik denez, horiekin ere lankidetzan jardutea da asmoa".

Zerrenda aurkezteaz gain, EAJk Aiarako "proposamen asko" dituztela adierazi du alkategaiak. Horien artean dira: etxebizitzen gaia, gimnasioa eraikitzearena edota energia berriztagarrien inguruan, udal eraikinetan ez ezik, partikularrekin lan egitearena.

 

Honakoak dira Aiako EAJko lantaldea osatuko dutenak:

1. Jon Ander Azpiroz Otegui
2. Miriam Sarasola Eizmendi
3. Josu Lizaso Zulaica
4. Ainara Saizar Zuloaga
5. Garazi Eizmendi Iribar
6. Lorenz Orbegozo Albizu
7. Edurne Odriozola Buenechea
8. Sergio Cubero Belinchon
9. Arkaitz Iruretagoyena Lerchundi
10. Estibaliz Lizarreta Merino
11. Iñigo Etxabe Azkue

Ordezkoak:
12. Aharoa Zuloaga Mintegui
13. Juana Mintegui Garmendia
14. Teodoro Zuloaga Aldalur

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide