67 urteko gizonezko bat erreskatatu dute Pagoeta mendian

Andrea Zipitria 2023ko api. 25a, 18:45

Pagoeta mendiko gurutze inguruan zegoen 67 urteko gizonezkoa. Antza denez, zorabiatuta; horregatik, Donostiako ospitalera eraman dute, helikopteroz.

67 urteko gizonezko bat erreskatatu du Ertzaintzaren helikopteroak Pagoeta mendiaren gurutze inguruan, gaur eguerdian. Gizona, zorabiatuta zegoen eta ezin zuen bere kabuz bidean aurrera egin.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Larrialdi zerbitzuek 13:30 aldera jaso dute abisua, ohartaraziz ondoezik zegoela mendizalea, Pagoetan.

Larrialdietako baliabideak mobilizatu dituzte bertara, eta azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak eta erreskate unitateko mendiko taldeak erreskatatu dute gizona.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide