Aste multikulturalak erantzun ona izan du Aian

Andrea Zipitria

Sei ekintza egin dituzte Aian, aste multikulturalaren bueltan; azken ekitaldiak atzo izan ziren.

Askotariko ekintzak egin dituzte Aian, aste multikulturala ospatzeko. Hain zuzen ere, pasa den asteazkenetik atzora bitartean Aiako kaleak kolorez jantzi dira. Asteari bukaera emateko, atzo, igandearekin, herriko plazan bildu ziren herritarrak eta hainbat postu jarri zituzten kultura ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera eskainiaz. Besteak beste, Brasil, Txile, Argentina, Venezuela, Peru, Errusia, Pakistan, Japonia, Italia, Holanda, Venezuela eta Euskal Herriko postuak izan ziren.

 

Argazkiak: Aiako Guraso Elkartea

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide