Bihar, arratsaldean, erromeria izango da Aristerrazun, eta Andatzako Erromeria Elkarteak herritarrak saiora gonbidatu ditu. 18:00etan hasiko da Imanol Astiasaran eta Unai Andonegiren emanaldia, eta trikitilariak bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest igoko dira oholtzara. 21:00ak ingurura arte arituko dira eskusoinu txikia eta panderoa jotzen.