Natura izan, naturalki jan izenburupean tailerra antolatu du Iturraran parketxeak. Maiatzaren 6an izango da, eta helburu du naturak eskaintzen dituen baliabidetatik abiatuta, elikatzeko esperientzia bat ematea. Lau orduko iraupena izango du tailerrak, hain justu ere, 10:00etan hasiko da eta 14:00ak arte luzatuko da.
Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da 943-835389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Tailerraren prezioa, 30 eurokoa izango da pertsonako.