Txakolinaren txinpartak eta euriak bat egin dute

Andrea Zipitria

Txakolin eguna ospatu dute Aian, eguraldia ez da lagun izan eta hitzordua frontoira lekualdatu dute.

Txakolin eguna ospatzen ari dira Aian, goiz goizetik. Herriko plazan jarrita zegoen hitzordua, baina eguraldia ez da lagun izan eta frontoira aldatu dute hitzordua. Aiako, Getariako eta Zarauzko hamar bodegatako txakolinak dastatzeko aukera izan da. Eusko Labeldun txahal errea ere izan da jateko. 

Aiako Udalak eta Getariako Txakolina Jatorrizko Deituaren Kontseiluak antolatu dute eguna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide