Urdaneta auzoko Eskola Etxearen birmoldaketarako diru-laguntza jaso du udalak

Andrea Zipitria 2023ko api. 2a, 14:30

Urdanetako Eskola Etxea. (Aiako Udala)

Europar Funtsetako Leader laguntza jaso dute, birmoldaketako lehen fasea egitearen ordainetan.

2022ko urrian amaitu zuen Aiako Udalak Urdaneta auzoko Eskola Etxea birmoldatzeko lanen lehen fasea. Lan horien helburua, "auzotarren aisialdi beharrei erantzuteko eraikina egokitzea" izan da.

Horretarako Udalak 133.403,84 (BEZ barne) euroko inbertsioa egin du. Europako Leader funtsen helburuarekin bat egiten zuela ikusita, orain, funtsetatik 68.337 eurotako laguntza jaso du Udalak, aipatu lanak finantzatu ahal izateko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide