Erromeria zaleek igande askotan izaten dute hitzordua Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, eta hala izango dute bihar ere. Jone Uria eta Julene Otegi izango dira oholtza gainera igoko direnak bertaratuak dantzan jartzeko asmoz. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa, eta 21:00ak ingurura arte luzatuko dela aurreikusten da.