Aiako XII. Mendi Lasterketa jokatu da gaur goizean, igandearekin. Aurreko urteetan ez bezala, eguneraldia lagun izan dute korrikalariek. Hori dela eta, inoiz baino lokatz gutxigorekin iritsi dira helmugara korrikalariak.
10:30ean abiatu dira kirolariak Pagoeta aldera eta lehenak helmuga, ordu bat pasatxoan igaro du. Hain zuzen, Alain Santamaria izan da helmugara lehen iritsi den korrikalaria, 1:03:39 denborarekin. Gainera, orain arte Aiako Mendi Lasterketak gizonezko kategorian zuen marka hautsi du, 1:04:35ekoa baitzen orain arteko marka. Bere atzetik Iñigo Alzola (1:06:29) sailkatu da, eta hirugarren postuan Aitor Zunzunegi (1:07:30).
Emakumezkoen artean, Marina Gonzalez izan da azkarrena (1:26:03). Leire Elolarentzat (1:26:23) izan da bigarren saria, eta hirugarrena Laiane Arrospiderentzat (1:28:45).
Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea