Bihar erromeria izango da Aristerrazun. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti soinuak, eta dantzarako gogoz denak nahikoa egiteko aukera izango du. Izan ere, 21:00ak arte luzatuko da erromeria. Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallus igoko dira oholtza gainera. Erromeria zaleak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.