Aiako EH Bilduk batzar irekia egingo du etzi udal hauteskundeei begira

Jabi Gonzalez Toston 2023ko ots. 28a, 16:00

2019ko udal hauteskundeetako Eh Bilduren Aiako hautagaiak.

Bozetara aurkeztuko duten zerrenda adosteko hitzordua izango da eta 18:30ean elkartuko dira kultur etxean.

Gero eta gertuago daude udal organoak berritzeko hauteskundeak (maiatzaren 28an egingo dituzte) eta alderdiak hasiak dira euren programak lantzen zein aurkeztuko dituzten hautagaiak izendatzen. Bide horretan, Aiako EH Bilduk bere zerrenda adosteko batzarra egingo du ostegunean. 18:30ean jarri dute hitzordua kultur etxean eta irekia da deialdia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide