Bihar jarriko dituzte salgai Huntza taldearen kontzerturako sarrerak

Andrea Zipitria

Huntza taldea.

Martxoaren 11n, Aiako Probalekuan izango da kantaldia. Sarrerak Aia Turismoa atarian eta Kultur Etxean jarriko dituzte eskuragarri, bihartik aurrera.

Huntza taldea Aiara iritsiko da martxoaren 11n, eta bihar, asteazkena, Probalekuan eskainiko duten kontzerturako sarrerak jarriko dituzte salgai Aia Turismoa atari digitalean edo Kultur Etxean. 22:30ean hasiko da kantaldia eta Huntza taldeak azken lana aurkeztuko du; Ezin ezer espero, hain zuzen. Hamabi euro balioko du sarrera bakoitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide