Ansorregik eta Larrañagak eskainiko dute erromeria Aristerrazun

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023ko ots. 16a, 11:03

Aristerrazuko plazan jendez beteta. (Ibon Errazu)

Igandean, erromeria izango da Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Erromeria zaleak saiora gonbidatu dituzte antolatzaileek.

Igandero bezala, Andatzako Aristerrazu plazan erromeria izango da. Asteburu honetan, Ansorregi eta Larrañaga igoko dira oholtzara, bertaratzen direnak dantzan jartzeko prest. 18:00etan ekingo diote saioari, eta 21:00ak arte luzatzea aurreikusi dute antolatzaileek. Erromeria zaleak saiora gonbidatuta daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide