Kultura sustatzeko helburuarekin, Aiako Udalak deskontu bonuak jarri ditu salgai. Hala, urtarrileko eta otsaileko ekitaldietarako sarrerak erosiz gero, %20ko deskontua egingo zaie herritarrei. 20 euro beharrean, 16 ordainduko dute. Gaur, 13:00ak arte egongo da aukera bonu horiek eskuratzeko Aiako Kultur Etxean edo online.