Arranzadi zientzia elkarteko kideek berehala baieztatu zieten Aiako udal brigadako eta Ur Partzuergoko kideei Salekutzen abenduaren 12an topatu zuten objektua "oso berezia" zela, baina inolaz ere ez zuten espero ikerketek baieztatu duten adinako garrantzia izango zuenik. Aiako oina deitu diotena, K.a. III. mendekoa dela frogatu du C14 (Carbono 14) aintzinatasun frogak. Eta ez hori bakarrik; izan ere, objektua garbitu dutenean konturatu dira inoiz topatu den protoeuskerazko idazkunik zaharrena jasotzen duela piezak. Ikertzaileek azaldu dutenez, aintzinako gizakiek zulo eta kobazulo sarreretan jarri ohi zituzten horrelako oinak, barruan usain txarra zegoela adierazteko. Hortik etor omen liteke "oinek gazta usaina daukatela".