Hotzari dantzan egin diote aurre Aristerrazun

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Atzo, erromeria izan zen Andatza auzoko Aristerrazu plazan, baina tenperatura baxuek ez zuten zapuztu jai giroa.

Argazkiak:Ibon Errazu.

Izurritea zela eta etenaldia egin ondoren, indarberrituta bueltatu da Aristerrazuko erromeria. Erromeriazaleak eskusoinu txikiaren eta panderoaren doinuen erritmoan dantza egiteko irrikaz daude, eta tenperatura baxuek ez dituzte beldurtu. Izan ere, atzo iluntzean Andatza auzoan hotz egiten bazuen ere, giro ederra izan zen Aristerrazuko erromerian, eta hotzari dantzan aurre egin zioten bertaratu zirenek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide