Erromeria izango da bihar Aristerrazun

Aitziber Arzallus

Eskusoinu txikia eta panderoa.

Jon Ostolaza eta Rakel Pujana igoko dira Aristerrazuko oholtzara, bihar.

Bihar, igandea, erromeria izango da Andatzako Aristerrazu plazan. 18:00etatik 21:00etara, izango da saioa, eta Jon Ostolaza eta Rakel Pujana igoko dira oholtzara. Antolatzaileek adierazi dute ez direla gertatu daitezkeen ezbeharren arduradun egingo.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide