Oraindik gelditzen dira sarrerak Esti Markezek bihar Aian emango duen kontzerturako

Aitziber Arzallus

Kontzertua 22:30etan hasiko da eta probalekuan izango da. Sarrerak salgai daude hamar euroan Aiako Kultur Etxean eta Interneten.

Esti Markezek kontzertua emango du bihar, larunbata, Aiako probalekuan, 22:30ean hasita. Hain zuzen ere, argitaratu berri duen Hitzekin jolasean diskoaren aurkezpen kontzertua izango da, eta oraindik badaude ekitaldirako sarrerak Aiako Kultur Etxean eta Interneten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide