Urnietako harri-jasotze erakustaldiko irudi bilduma

Erredakzioa 2022ko aza. 2a, 11:58

Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideak atzo eguerdian Urnietan harri-jasotze erakustaldia egin zuten Izar Berriak Urrezko Aizkolari Txapelketako finalean. Imanol Royo 'Lartain'-ek marka berria egin zuen, 17 urterekin 210 kiloko harria jasota.

Atzo, azaroaren 1ean, Izar Berriak Urrezko Aizkolari Txapelketako finala jokatu zen Urnietako Udal Pilotalekuan, eta aizkorako finalaren bueltan antolatutako herri kirol jaialdian, Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek ere izan zuten lekua. Marka saiakera jaialdi horretantxe egingo zuela iragarri zuen Imanol Royo Lartain zarauztar gazteak, eta saiatu bakarrik ez, lortu ere egin zuen. Bi saiakera egin zituen, eta behin jaso zuen 210 kiloko harria.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide