Laugarren jardunaldiarekin, gaur gauean bukatuko dituzte Aiako XXV. Kintopeko Idi Probak

Aitziber Arzallus

Jatabeko Billabasoren, Hondarribiko Igone Pagadizabalen eta Errezilgo Belamendiren idiak ariko dira nor baino, 21:00etatik aurrera.

Aiako XXV. Kintopeko Idi Proben laugarren eta azken jardunaldia gaur iluntzean jokatuko dute Aiako probalekuan. 21:00etan hasiko dute lehia eta hiru idi pare aterako dira plazara: Jatabeko Billabasorena, Hondarribiko Igone Pagadizabalena eta Errezilgo Belamendirena. Eta orduan erabakiko da dena; norentzat izango diren irabazlearen txapela, mantak eta 1.400 euroko diru saria, eta norentzat gainontzekoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide