Aiako EH Bilduk batzar irekia antolatu du asteazkenerako

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Aiako kultur etxea eta udaletxea.

Hitzordua Aiako Kultur Etxean izango da, 19:00etan hasita, eta herritarren partaidetza eta udalgintza izango dituzte hizpide. 

Aiako EH Bilduko lan taldeak herri batzarra antolatu du asteazkenerako. Herritarren partaidetzak herrian duen garrantzia eta udalgintza izango dituzte hizpide hitzorduan, eta aiarrak parte hartzera gonbidatu dituzte. Batzarra, Aiako Kultur Etxean izango da, 19:00etan hasita. Bertan izateko asmoa dutenei aldez aurretik partaidetza baieztatzeko eskatu diete.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide