Esti Markezek kontzertua emango du azaroaren 19an Aiako probalekuan, eta abeslaria "oso gustura" dago etxean jotzeko aukera izango duelako. Norberaren herrian jotzea "beti berezia" dela azaldu du, eta argitaratu berri duen diskoko abestiak herritarren aurrean jotzea are bereziagoa izango dela aitortu du. Horrez gain, Mikel Markezekin batera kaleratu zuen diskoko hainbat kantu ere joko ditu 22:30ean hasiko da saioa, eta sarrerak salgai daude hamar euroan Aiako Kultur Etxean eta Interneten.