Gaztetxoen esku pilota txapelketa antolatu dute Urdanetan

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 14a, 12:38

Bikotekako txapelketa izango da eta 6 eta 16 urte arteko gaztetxoek parte hartu ahal izango dute. Nahitaezkoa izango da bikotekideetako bat aiarra izatea. Irailaren 23an bukatuko da izena emateko epea.

Aiako Urdaneta auzoan gaztetxoentzat binakako esku pilota txapelketa antolatu dute. 6 eta 16 urte arteko herritarrek parte hartu ahal izango dute, eta jarri duten baldintza bakarra da gutxienez bikotekideetako bat aiarra izatea.

Izen-ematea zabalik dago dagoeneko eta hilaren 23ra arteko egongo da aukera, urdanetaauzoa@gmail.com helbidera idatzita. Parte hartuko dutenen izen-abizenak eta harremanetarako helbide elektroniko bat eta telefono zenbaki bat adierazi beharko dira mezuan.

Antolatzaileek aurreratu dute izena ematen dutenen adinaren arabera antolatuko dituztela taldeak. Txapelketako partidak urriko larunbat eta igande arratsaldeetan izango dira; eta finalak, San Martin jaietan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide