'Elkanoren mundubira Laurgainen' ibilaldi gidatua antolatu dute astearterako

Aitziber Arzallus

Iturraran parketxean jarri ditu hitzordua, 10:00etan, eta lau orduko iraupena izango du ibilaldiak. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute, eta bost euro ordaindu.

Datorren asteartean, hilak 6, Elkanoren mundubira Laurgainen ibilaldi gidatua egingo dute Iturraran parketxetik abiatuta. 10:00etan parketxean bertan jarri dute hitzordua, eta parte hartzaileek lau orduko itzulia egingo dute Juan Sebastian Elkano eta Laurgain uztartzen dituen kontuak entzunez.

Jardueran parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 943-83 53 89 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita, eta bost euro ordaindu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide