San Donato eta San Lorentzo jaiak

Gaur amaituko dira Aiako festak

Amaia Urbieta Arruti 2022ko abu. 10a, 10:00

Arrosaz jantzi ziren herritarrak larunbateko Gazte Egunean. (Mikel Eizagirre)

Festei ginga jartzeko, herri kirol jaialdia izango da gaur Aian. Ingude, harri-jasotze nahiz txinga txapelketa ofizialak jokatuko dituzte, eta aizkolariek ere erakustaldia eskainiko dute. 

Ostiralean hasi ziren Aiako San Donato eta San Lorentzo festak eta, ordutik, egunero egitarau bete-betea izan da. Haurrentzako denetariko ekintzak, jan-edanerako hitzorduak, zuzeneko musika... denetarik izan da Aian, eta sekulako jendetza inguratu da herrira egunotan. 

Gaur ipiniko diete ginga festei San Lorentzo egunez eta, horretarako, herri kirol jaialdia antolatu dute. Horixe da eguneko hitzordu nagusia, ez baita nolanahiko jaialdia izango. 17:30ean hasita, Gipuzkoako Ingude Altxatze Txapelketa (tartean izango da Gorka Etxeberria oriotarra), Gipuzkoako Kintopekoen Harri-Jasotze Txapelketa eta Gipuzkoako Txinga Txapelketa (Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k parte hartuko du) jokatuko dituzte eta, horrez gain, Iker Vicente eta Mikel Larrañaga aizkolariek ere erakustaldia eskainiko dute. 

Jarraian kalejira eta erromeria izango dira. 

KARKARAk San Donato eta San Lorentzo jaiek utzitako albiste eta irudiak atal berezi batean bildu ditu. Egin klik hemen ikusteko. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide