San Donato eta San Lorentzo jaiak

Festa giroan murgilduta jarraitzen dute Aian

Amaia Urbieta Arruti

Asteburu bete-betea izan da igaro berri dena aiarrentzat. Festetan murgilduta dago herria, eta atzo eguerdiko kontzertuaren eta bermut dasteaketaren ondoren ere jarraitu zuen festak. Gauean puntako bertso saioa izan zen eta, ondoren, Orioko Ithaka taldea eta Zelanada izan ziren oholtza gainean. 

Argazkiak: Ibon Errazu

Gaur ere izango da zertaz gozatua. Buruhandien kalejira izango da arratsaldean eta, gauean, kontzertua eskainiko du Gozategi taldeak. Ikusi egitarau osoa hemen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide