San Donato eta San Lorentzo jaiak

Irati Arcelusek eta Mirari Plazaolak irabazi dute Aiako Trikitilari Gazteen Txapelketa

Juan Luis Romatet

Trikitilari Gazteen Txapelketa jokatu zen igande arratsaldean Aian, San Donato eta San Lorentzo jaietako egitarauaren barruan. 

Bost bikotek parte hartu zuten txapelketa honetan, bostak ere gipuzkoarrak. Epaimahaiaren iritziz, Lazkaoko Irati Arcelus eta Mirari Plazaola arrasatearrak osatutako bikotea izan zen onena. Bigarren postuan Villabonako Maitane Iturrioz eta Errenteriako Eider Amenabar sailkatu ziren, eta hirugarren Ianire Segurola hernaniarra eta Elaia Diaz astigarragatarra. 

Argazkiak: Ibon Errazu Uria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide