Haur eta helduentzat ipuin kontaketa musikatu bana izango dira larunbatean Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Helduei zuzendutako 'Isiltzen joan zirenak' ipuin-kontaketa Lurdes Iriondoren oroimena berreskuratzeko ikuskizuna izango da.

Ipuin-kontaketa musikatuak antolatu dituzte Aian, larunbaterako. 17:30ean, haurrei zuzendutako saioa eskainiko dute Ameli ipuinen jostuna izenburupean. Eta, 19:30ean, berriz, helduen emanaldia izango da: Isiltzen joan zirenak. Azken honek, Lurdes Iriondoren Hego haizearen ipuinak eta kantuak izango ditu ardatz. Haurtzaroari eta isildu zirenei eskainitako kantua bat izango dela azpimarratu dute, Lurdes Iriondoren oroimena berreskuratzeko ikuskizuna. Bi saioak Aiako Kultur Etxeko psikomotrizitate gelan egingo dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide