Aiak 1-2 galdu du Gipuzkoako Herriartekoaren final laurdenetako joanekoa

Iñigo Gaiton 2022ko mai. 24a, 17:12

Joan den asteburuan jokatu zuten Aiako pilotariek joaneko jardunaldia donostiarren aurka. Asteburu honetan jokatuko dute itzulerakoa.

Aiako pilotariek gogor lan egin beharko dute Gipuzkoako Herriartekoaren final erdietara pasatzeko. Lehengo asteburuan joaneko jardunaldia jokatu zuten Aiako pilotalekuan donostiarren kontra, eta 1-2 galdu zuten. Frontoi osoko buruz buruzko partidan lortu zuen Iban Aldalurrek Aiarentzat garaipen bakarra, 20-13 nagusituz. Binakakoan, Aimar Aranberrik eta Gari Zubillagak osatutako bikoteak 14-20 galdu zuen, eta 7ra arteko banakakoan, Iker Lizasori tanto bakarragatik alde egin zion garaipenak, 19-20 emaitzarekin.

Joaneko jardunaldia datorren asteburuan jokatuko dute, Donostian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide