Aiako probalekuan erakustaldia eman du gaur arratsaldean Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak. Hiru minutuko txandetan 125 kiloko kopa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola jasotzen aritu dira bost harri-jasotzaile, eta Urra nagusitu da harri guztiekin. Kopari 37 jasoaldi eman dizkio, kubikoari 24 eta bolari 31, eta guztira 10.425 altxaldi burutu ditu.
Xabat Olaizola zarauztarra izan da bigarrena, guztira 8.237,5 kilo altxatuta; hirugarren Paulo Azpiazu izan da, 8.075 kilorekin; laugarren tokia Izeta IV.arentzat izan da, denera 7.625 kilo jasota; eta gaurkoan azkena izan da Iraitz Arruti, 6.575 kilo altxatuta.
(Argazkiak: Ibon Errazu)