Asentzio Azokak jende ugari erakarri du gaur goiz-eguerdi partean Aiara

Urtzi Oteiza 2022ko mai. 22a, 17:00

Asentzio Azoka ari dira ospatzen gaur Aian. Artisautzako eta baserriko produktuen azoka eta dastatze saioa izan dute goizean herrian, eta arratsaldean herri kirol jaialdia izango dute.

Festa giroa izan dute gaur ere Aian. Asentzio Azoka ospatzen ari dira gaur herrian, eta goizean izandako azoka, eta Eusko Label oilasko pintxoen eta euskal hanburgesen dastatzen saioaren ondoren, arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri kirolen jaialdia izango dute herrian. 

Harri txikien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da ordu horretatik aurrera. Honako harri-jasotzaileek parte hartuko dute: Paulo Aspiazu, Iraitz Arruti, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi, Xabat Olaizola eta Beñat Telleria.

Bitartean, goizak eman duena laburbildu dugu bideo honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide