Asentzio Azoka egingo dute igandean Aian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Egun osoko egitaraua prestatu dute iganderako: baserriko produktuen azoka, abere erakusketa eta herri kirol jaialdia izango dira, besteak beste.

Hona hemen Asentzio Azokako egitaraua:

- 10:00etan hasita, artisautza postuak eta baserriko produktuen azoka: barazkiak, fruta, eztia, ogia, gozoak, loreak, ardoa eta bestelako produktuak. Horrez gain, abere, ardi, hegazti eta animalia bitxien erakusketa ere izango da.

- 11:30etik aurrera, Eusko Label oilasko pintxoak eta euskal hanburgesak dastatzeko eta Aiako txakolina eta sagardoa edateko aukera izango da.

- 18:00etan, herri kirol jaialdia, Harri Txikien Gipuzkoako Txapelketa. Honako harri-jasotzaileek parte hartuko dute: Paulo Aspiazu, Iraitz Arruti, Hodei Iruretagoiena, Mikel Lopetegi, Xabat Olaizola eta Beñat Telleria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide