Bulegoren Aiako kontzerturako sarrerak bihar arratsaldean jarriko dituzte salgai

Aitziber Arzallus 2022ko ots. 21a, 17:12

Boskote azkoitiarrak martxoaren 19an joko du Aiako probalekuan, 22:30ean hasita, eta kontzerturako sarrerak bihar 16:30ean jarriko dituzte salgai Musikazen eta Aiako Kultur Etxean. 

Bulego musika taldea Aiako probalekuko agertokira igoko da martxoaren 19an, 22:30ean, Erdian oraina biraren barruan emango duen kontzertuan, eta emanaldi horretarako sarrerak bihar arratsaldean jarriko dituzte salgai. Hain zuzen ere, 16:30etik aurrera egongo da horiek erosteko aukera Interneteko Musikaze.com atarian eta Aiako Kultur Etxean (astelehenetik ostegunera 09:00etatik 12:30era eta 15:30etatik 19:15era; eta ostiraletan, 18:45era). Informazio gehiago behar duenak 943-13 09 24 telefono zenbakira dei dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide