Igande goizerako "plan borobila" antolatu dute Iturraran parketxean: ibilaldia egingo dute aurrena, eta Agorregiko errotan gari alea ehotu eta norberak bere ogia egin eta dastatu ahal izango du gero. Euskarazko txanda 10:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 943-83 5389 telefono zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita.