Gaur eman dute Maya aiarraren eta Igeldo ezkioarraren arteko apustuaren berri. 4.000 euro izango dituzte jokoan, otsailaren 12an egingo den dema-jokoan. Lehia 22:00etan hasiko dute, eta Gipuzkoako Herri Kirol Federazioak izango du proba kontrolatzeko ardura. Idien pisaketa goizean egingo dute, 10:00etan, eta idiek 1.800 kiloko harria eta 100 kiloko plaka ibiliko dituzte arrastan.