Aiako Odol Emaileen Elkarteak aurten herrian egingo dituzten odol ateraldiak noiz izango diren jakinarazi du. Hiru hitzordu jarri dituzte: lehendabizikoa, otsailaren 7an izango da; bigarrena, ekainaren 16an; eta hirugarrena, urriaren 24an.
Egutegia ez ezik, helburuak ere finkatu dituzte: hitzordu horietako bakoitzean 31 odol emate lortu nahi dituzte Aian, edo gauza bera litzatekeena, 93 odol emate urte guztian. Pandemia tarteko, odol emateetan beherakada nabarmena izan da 2021ean, eta horri buelta emateko, herriz herri helburu zehatzak jarri ditu Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak.
Egutegian aldaketarik sortuko balitz, odola emateko hitzorduetako bakoitza gerturatzen doan heinean jakinaraziko lukete.