2019an Gorka Olaizola nagusitu zen Aiako Slalomean, eta huraxe izango da auto lasterketa horretako azken garailea, gutxienez 2022ko abenduaren 31ra arte. Izan ere, antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea aurtengo hitzordua ere. Lehengo urtean ez zen egin pandemia betean zelako euskal gizartea, eta aurten ere arrazoi berengatik hartu dute erabakia, baita "araudia betetzeko zailtasunengatik" ere.
Auto lasterketa abenduaren 31ko eguerdi partean jokatu ohi da Aiako Ubegun industrialdean.