Iazko behartutako etenaren ostean, bueltan dira Arristerrazuko igande arratsaldetako erromeriak, eta biharko izango da denboraldiko hirugarrena. Jon Ostolaza eta Andoni Ezkerra igoko dira oholtzara, eta 18:30etik eta 21:30era haien doinuetara dantza egiteko aukera izango dute bertaratzen direnek.