Aiako X. Mendi Lasterketa jokatuko da bihar, igandearekin. Antolakuntzak 10:30ean du jarrita irteera ordua, eta parte hartzaileek Pagoeta mendian barrena egingo dute korrika, Herriko Plazatik atera ondoren.
Eguraldi iragarpenari dagokionez, partea ez da ona. Windguru-ren arabera, goizeko lehen ordutik euria egingo du. 09:00ak aldera aurreikusten dira zaparradarik handienak, eta gutxitzen joan badaitezke ere, euria espero da arratsaldera arte. Haizea ere harro ibiliko da egunsentitik. Gaurko hego haizeak gauean ere eutsiko dio, baina 07:00ak aldera aldaketa izango da, eta mendebaldetik indarrarekin joko du haizeak bihar, egun osoan zehar.
Lasterketa egingo den denbora tartean, tenperatura 15 eta 16 graduren artean ibiliko da.