Aiako Udalak eta Aldabe Kooperatiba Elkarteak antolatuta, sendabelarren erakusketa izango da Aian ikusgai, uztailean zehar, abuztuaren 1era arte, hain zuzen ere. Hala, mendeetan zehar arbasoen osasuna zaintzeko eta gaixotasunak sendatzeko sendabelarrez gehiago ikasi nahi dutenak Aiako Kultur Etxera gerturatu daitezke astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta asteburuetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.