Emozioz betetako kontzertua eman du Xabi Solanok hainbat lagunekin batera

Iñigo Gaiton

Antolatzaileek azaldu dutenez, "magiaz betetakoa" izan zen Solanok larunbatean Aiako probalekuan emandako kontzertua. Hainbat lagunekin izan zen oholtzan, besteak beste, Kris arrebarekin eta Kimu Dantza Kolektiboko kideekin. Kontzertuan "baserriko giroa, herrikoa, plazakoa" izan zela nabarmendu dute, eta ikusleek kantuz lagundu zituzten musikariak eta dantzariak. Argazkiak: Gaizka Peñafiel

Argazki guztiak ikusteko, egin klik hemen.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide