Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako datuen arabera, Aian hiru koronabirus kasu detektatu dituzte. Herriaren intzidentziak gora egiten jarraitzen du, eta 503,78raino igo da azken orduetan. Orion, aldiz, azken egunetako joera onari eutsiz, ez dute positiborik atzeman.
Zarautzen ere gora egin du intzidentzia tasak, azken orduetan zenbatutako hiru kasuekin; bederatzi puntuan igo da, 235,58tik 244,14ra. 25 kasu izan dituzte Zarautzen azken zazpi egunetan.
Azkoitian, Azpeitian eta Getarian izan dituzte beste kasuak: bina Azpeitian eta Azkoitian, eta bat Getarian. Eskualdeko beste sei herrietan ez dute positiborik izan azken orduetan.
Hego Euskal Herrian gorantz egin du positiboen kopuruak. 683 positibo zenbatu zituzten atzo Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek. Araban 97 positibo izan ziren atzo, 222 Bizkaian, 172 Gipuzkoan eta 182 Nafarroan. Beste lurraldetako hamar lagunek ere positibo eman zuten atzo egindako probetan. Lau lurraldetako positibotasun tasa %5,92koa izan zen atzo.
Beste 66 lagun ospitaleratu zituzten atzo Osakidetzako erietxeetan. 288 lagun zeuden atzo ospitaleratuta, plantan, eta beste 80 Zaintza Intentsiboko Unitateetan, bezperan baino bost gutxiago.